Euskal Telebistak 2000. urteari agur egiteko saioan Ange Duhalde-ren kanta zoragarri hau pantailaratu zuen. Xalbador bertsolari handiak idatzitako poema batean oinarritua, hona euskal musikaren historiara pasako den kanta: Ama Euskal Herria.
Nire lankide eta blogger aparta den Edorta Aranak elkarrizketa hau egiteko aukera eman zidan 2003. urtean oker ez banago. Edorta Aranak telebista lokalen gaineko gogoeta kritikoa egiten du.
Hona hemen 2008ko urtarrilean Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle talde batek egindako bisita EITB erakundeko egoitza berrian. Alfonso Unzeta dekanoarekin joan ginen. Ikasleek transizioei erreparatu ahal diete, ahalik eta transizio efekturik gehien jartzen saiatu naiz.