Hona hemen prestatu dizuedan gida Ubuntu GNU/Linux distroa instala dezazuen. Erraz eta problemarik gabe instalatuko duzue Hegoafrikar Errepublikako sistema eragile hori eta euskaraz. Segi 9 pausoak eta lortu askatasuna.
Oso gustatu zait remix bideo hau, euskaldunak Ubuntu GNU/Linux leinuko kide izatera animatzeko egindakoa. Musika ona, mezu argia eta lan franko bideo hau burutzeko. Zorionak Ubuntu sistema eragilea darabiltenei eta bideoaren egileari, maisu-lana delakoz. Ubuntu Basque Tribe elkarteak ekoiztua izan da eta marketing biralaren adibide bikaina da.