Interneten bitartez edozein muga hautsi daiteke. Hain zuzen ere, Second Life horren adibide aproposenetarikoa da. Sarean, bigarren bizitza errealitatea baita jada.
Kansas-ko Unibertsitateko Michael Wesch irakasleak Web 2.0 zer den azaltzeko egin duen bideo arrakastatsua, hamaika bider ikusi izan baita mundu osoan zehar. Hainbat hizkuntzatara itzulia zen eta orain euskarazko bertsioa duzu hemen. Euskarazko azpitituluak YouTubeko Askatasunerantz erabiltzaileak egin ditu.
Edozein proiektu egiten hasi aurretik honen atzean (gehienetan) planifikazio bat egon ohi da. Horretarako ideiak behar dira eta ideia horrek txertatzeko koadernotxo bat, baina beti ez datoz momentu eta leku berean, ezta jende bardinarekin ere. Wikien bitartez gure ideiak antolatu eta taldekideen ideiak batu eta maneiatzeko aukera ematen da, denen laguntzarekin ideia garbiak irten daitezen. Kahier birtual bat balitz bezala.