Nire lankide eta blogger aparta den Edorta Aranak elkarrizketa hau egiteko aukera eman zidan 2003. urtean oker ez banago. Edorta Aranak telebista lokalen gaineko gogoeta kritikoa egiten du.
ETBren 25. urtemugan, Bingen Zupiriak, ETBko zuzendariak, Aro Digitaleko erronken eta hizkuntz politikaren gainean berba egiten du Bilbaoko Euskal Astean. Mintzaldiaren amaierako azken minutuak dira.
2007ko martxoan Leizaola Kultur Elkarteak antolatutako Euskal Astean, Bingen Zupiriak, ETBko zuzendariak, azken urteotako audientziak aztertu zituen. Egin nuen grabaketan B. Zupiria ETBren audientziaren beherakadaz mintzo da. Aldaketa garaiak.
Bideo hau 2007. urteko martxoan grabatu nuen Bilbaon. Euskal Telebistako zuzendariak eta Berria egunkarikoak mintzaldi bana egin zuten Leizaola Kultur Elkarteak antolatutako mintegian. Bideo honetan, Bingen Zupiriak ETBren erronkak aipatzen ditu.