Bideo honetan EHUko Medikuntzako bi ikasleren arteko elkarrizketa ikusi ahal dugu. Biak euskaldunak izanik, batak euskarazko eredua aukeratu zuen eta besteak erdarazkoa. Ezberdintasun nabarienen gainean eztabaidatu dute.
Egilea: Ane Urrutikoetxea.
Miren Dobaran anderearen mintzaldia Algortako Kultur Etxean. Bizkaiko Diputazioko Euskara zuzendariak parte hartu du Euskara Biziberritzeko Getxoko II. Plan Nagusiaren aurkezpenean.
Hona hemen prestatu dizuedan gida Ubuntu GNU/Linux distroa instala dezazuen. Erraz eta problemarik gabe instalatuko duzue Hegoafrikar Errepublikako sistema eragile hori eta euskaraz. Segi 9 pausoak eta lortu askatasuna.
Kansas-ko Unibertsitateko Michael Wesch irakasleak Web 2.0 zer den azaltzeko egin duen bideo arrakastatsua, hamaika bider ikusi izan baita mundu osoan zehar. Hainbat hizkuntzatara itzulia zen eta orain euskarazko bertsioa duzu hemen. Euskarazko azpitituluak YouTubeko Askatasunerantz erabiltzaileak egin ditu.