Bideo honetan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak martxan jarri duen proiektu batez hitz egiten da. Ikastetxeetan euskararen erabilpena hazi dadin egindako proiektua da.
Unibertsitateak eskatzen dizkigun kredituak non lortu ibiltzen gara maiz. Irakasgai berezietara jotzea izaten da aukera bat. Hala ere, aisia har dezakegu bide. Unamuno Ikastetxe Nagusiak honetarako aukerak eskaintzen ditu, abesbatza besteak beste. Bideola
Josu Mendicute ikasle eibartar prestuak 2006-07 ikasturtean egindako albistea daukazue bideo honetan. Ikusi eta gero, iruzkindu egin behar duzue blogean zelako ahoskera duen Josuk, errakuntzak egotekotan aipatuz. Josuk oso kalifikazio ona lortu zuen ITB irakasgaian, bukaeran.