LizentziakBideo bakoitzak bideoaren beraren egilearen lizentzia darama. Egileak jarritako lizentzia errespetatu behar da eta horrexegatik argiro esaten diegu ikasleei zein irakasleei egileen lizentzietan agertzen denari men egin behar zaiola. Hala ere, Hezkuntza 2.0 izeneko mugimenduan ikasleak eta irakaskideak bultzatzen ditugu hezkuntz ekaiak egitera; hortaz, bideoak burutu ostean eta argitaratu baino lehen, pentsatu Copyleft jarreraren aldeko plataforma batean argitaratzen duzula. Gure aholkua: Creative Commons lizentzietariko bat hartzea eta bideo bakoitzean ipintzea ikusleek jakin dezaten zer baldintzapean erabili ahal duten. |