Laguntza Laguntza lortzeko, egiguzu bisita http://www.eduvlog.org gunean edo posta elektroniko mezua bidali gorka [puntu] palazio [a bildua] gmail [puntu] com. Gogoratu formatu ohikoenak erabil ahal dituzula zure ikusentzunezko fitxategietan Ikastube.com gunera bidaltzeko. Hala ere, bada formatu bat oso egokia dena, trinkotze moduagatik: FLV (.flv). Akronimo hori Flash Video formatuari dagokio. YouTube eta gainerako bideogune handietan formatu horretantxe ikusten dituzu bideoak, baita Ikastube.com gune honetan ere. Noizbait remix-a egin nahi baduzu, gogoratu badagoela modu erraz bat bideoguneetatik bideolanak FLV formatuan jaisteko edo deskargatzeko: Keepvid.com. Keepvid gunearen bidez, erraz-erraz deskargatu ahalko dituzu Flash Video formatu trinkotuan bideoak disko gogor lokalean ikusi ahal izateko. FLV formatu egokian dauden fitxategi horiek Ikastube.com gunera bidaltzeko moduan daude. Hortaz, zure bideolanek inpakto handiagoa edukitzeko, bizpahiru bideogunetan ere egon daitezke. Lehenbizi YouTube bideogune handian kargatu ahal duzu bideoa eta ondoren Ikastube gunera ere bidali, behin bietan erregistratutakoan, jakina. FLV fitxategiak, hots, Flash bidekoak zure disko gogorretik ikusteko VLC media player-a edukitzea aholkatzen dizugu. Ikastube-ko bideolanak ikusteko ez duzu gauza handirik behar, nabigatzailean Flash Video plugin-a baino ez da eduki behar. Firefox, Explorer, Flock eta gainontzeko nabigatzaileek berek ikusten dute plugina duzun ala ez; eta ez baduzu instalatuta, automatikoki deskargatzen dute Saretik harik eta bideoa ikusten duzun arte. Gehiago jakiteko estekak: Eduwiki: http://www.ehu.es/palazio/eduwiki Ikusentzunezko formatuak: http://www.eduvlog.org/2006/11/formatos-digitales-audiovisuales.html |