Edozein proiektu egiten hasi aurretik honen atzean (gehienetan) planifikazio bat egon ohi da. Horretarako ideiak behar dira eta ideia horrek txertatzeko koadernotxo bat, baina beti ez datoz momentu eta leku berean, ezta jende bardinarekin ere. Wikien bitartez gure ideiak antolatu eta taldekideen ideiak batu eta maneiatzeko aukera ematen da, denen laguntzarekin ideia garbiak irten daitezen. Kahier birtual bat balitz bezala.
Bideo honetan EHUko Medikuntzako bi ikasleren arteko elkarrizketa ikusi ahal dugu. Biak euskaldunak izanik, batak euskarazko eredua aukeratu zuen eta besteak erdarazkoa. Ezberdintasun nabarienen gainean eztabaidatu dute.
Egilea: Ane Urrutikoetxea.
Vassiliki Atenasetik Donostiara mugitu da, bere ikasketak burutzeko asmoz. Berarekin hitz egin dugu aurkitu dituen ezberdintasun, zailtasun eta abarrei buruz.