Ikasvlogak eta Eduvlog, irakaskuntzarako bideoblogak Eta Estekak deritzon loturablogean hainbat gune interesgarri topatuko duzu.
|
http://ikastube.com gunea zer den |
|
Zer da http://ikastube.com? Ikastube.com ikasteko zein irakasteko bideoak ikusteko eta konpartitzeko gunea da. Hezkuntz komunitateak egina, Hezkuntza 2.0 errealitate bihurtu ahal izateko. Gogoratu hemen hezkuntza edo formakuntza profesionalerako diren bideoak baino ezin direla kargatu. http://ikastube.com bideotegian honakoak egin ditzakezu:
- Erakutsi hezkuntz komunitateari zure trebezia gai baten inguruan eta ikusentzunezko baliabideen bidez
- Irakasleek ikusentzunezko ekaiak erakutsi ahal dituzte, irudien bitartez askoz hobeto gogoratzen baituzte gauzak gure ikasleek.
- Ikasleek zein irakasleek blogetan sartzeko diren bideoak lagatu ahal dituzte horrela beste kide batzuei aukera emanez haiek ere txertatzeko beren blogetan
- Telefono mobilen bidez zein web kamera edo bideo kamera digitalaren bitartez hartzen diren bideoak, hezkuntzarako eginak direnak, gordetzeko aukera
- Zure ikaskideen bideoetan komentarioak utzi elkar-eragina lortzeko
- Bilaketa arruntaren edo etiketen bidez zure irakasgairako interesgarriak izan daitezkeen bideoak aurkitu
- Ikasgaikako interes taldeak sortu ikasle zein irakasleek ezaguerak konparti ditzaten eta elkarrekin ikas dezaten jakintza garatuz
- ... eta askoz gehiago!
Erregistratu orain eta kontu berria eskuratu.
Ikastube.com web zerbitzuari buruz gehiago jakiteko, irakurri Laguntza deritzon atala.
|
|
|
|
Copyleft jarrerarekin bat © 2008 http://ikastube.com. Komunitatea sortuz, irakasleak eta ikasleak editore izatera bultzatuz.
Hezkuntza 2.0 deritzona susta dezagun!
|