Onlineko argazkiak bestela ikusi ahal izateko, Piclens oso ikusgarria da. Demagun ikasleek argazkiak egin behar izan dituztela eta irakasleak komentatu behar dituela. Nabigatzailean Piclens egonez gero, ikasleak sor eta lor geratuko dira.
Hona hemen 2008ko urtarrilean Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle talde batek egindako bisita EITB erakundeko egoitza berrian. Alfonso Unzeta dekanoarekin joan ginen. Ikasleek transizioei erreparatu ahal diete, ahalik eta transizio efekturik gehien jartzen saiatu naiz.
'Berria' egunkariko zuzendariak gogoeta egiten du euskararen presentziaz Hego Euskal Herriko prentsa idatzian. Mintzaldia 2007ko martxoan eman zuen Bilbaoko Euskal Astean, Leizaola Kultur Elkarteak antolatuta.