Bideo hau 2007. urteko martxoan grabatu nuen Bilbaon. Euskal Telebistako zuzendariak eta Berria egunkarikoak mintzaldi bana egin zuten Leizaola Kultur Elkarteak antolatutako mintegian. Bideo honetan, Bingen Zupiriak ETBren erronkak aipatzen ditu.
Nire lankide eta blogger aparta den Edorta Aranak elkarrizketa hau egiteko aukera eman zidan 2003. urtean oker ez banago. Edorta Aranak telebista lokalen gaineko gogoeta kritikoa egiten du.
Libe LombraƱa berriemaileak YouTube guneak duen onlineko erreminta bat aurkezten digu bideoan. Remixer deritzonari esker posible da bideoak nahastea bideolan berriak burutzeko. Remix kulturako erreminta egokia eta doanekoa. Iraupena: 07:15.